euskaraespañol

Redes sociales campusa

Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XIV. sariaren banaketa-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/13 Noiz arte: 2015/03/10

Deskribapena

Ostirala, martxoaren 13ean, 19.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Miguel López Fernández ikerlaria musika ikerketa sustatzea helburu duen Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XIV. Saria jasoko du. Bestalde, Donostiako Orfeoiak eta UPV/EHUk Valentziako Erkidegoko Musika Elkarteen Federazioa (FSMCV) musikaren munduan lan eta ibilbidea aitortuko dute baita. Halaber, ekitaldian, María Dolores Moreno Guil ikertzaileak accesit bat jasoko du.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jose Maria Echarri Donostiako Orfeoiako presidentea izango dira ekitaldiaren buru.

Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiaren emanaldi irekia izango da, bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskainiko dituelarik.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa