euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Sinposioa

I International Conference on the Inklings

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/31 Noiz arte: 2015/04/01

Deskribapena

Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean 'I International Conference on the Inklings: Fantasy and National Discourse' ekitaldia burutuko Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, UPV/EHUren Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa sailak antolatuta.

Fantasiazko literaturaren azterketa sarri geratu da bigarren plano batean ikerkuntza akademikoaren arloaren baitan. Hitzaldi honek hainbat tabu hautsi gura du eta literatura honen ñabardura literario, sozial eta kulturalak azpimarratu. Zehatz esanda, Oxfordeko Inklings izenekoen literaturak, besteak beste J.R.R. Tolkien eta C.S. Lewis, eta literatura gotiko ingelesak duen esangura eta eragina azpimarratu nahi dira. Lehenengo edizio honen gaiak ikusita, Inklings eta hauekin loturiko idazleen lanetan agertzen den diskurtso nazionala jorratuko da, ikuspuntu ezberdinak erkatuz eta kontrastatuz eta gerturatze kritokoekin.

Jardunaldietako ekintzen artean, osoko saioak, panelak, laburmetraien proiekzioa, liburuen aurkezpenak eta Gasteiz gotikoari egingo zaion bisita gidatua agertzen dira. Hizlarien artean, nazioarteko espezialista aitortuak egongo dira, besteak beste, Nick Groom Exeter-eko unibertsitatea (literatura gotikoaren buruzko zenbait libururen egilea); Thomas Honegger Jenako (Alemania) Friedrich-Schiller unibertsitatekoa (espezialista Erdi Aroko literaturan eta J.R.R. Tolkienen literaturan); Eduardo Segura Granadako unibertsitatekoa (J.R.R. Tolkienen laneko espainiar espezialistarik handiena eta Peter Jacksonen aholkularia, Eraztunen Jauna filmerako gidoia egiterakoan); eta Miguel Ayerbe UPV/EHUkoa (Erdi Aroko aleman hizkuntza eta literaturan espezialista eta erromantizismo alemaneko bi ipuin libururen itzultzailea). Era berean, Paúl Urquijo bertako zine zuzendariaren ‘El bosque negro' film labur berria aurkeztu eta proiektatuko da.

Jardunaldiaren baitan, asteartean, martxoak 31, Unibertsitate Pabilioiko campuseko ELKAR Campus liburu dendan (Apraiztarrak, 1) elkarretaratze bat antolatu da literatura fantastikoari buruzko hitzaldian parte hartuko duten egileekin.