Osasun eta kirolari buruzko kongresua
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/17 Noiz arte: 2015/04/18
Deskribapena
Apirilaren 17an eta 18an ‘Osasuna eta kirola (ariketa fisikoa)' kongresua egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta fakultatearen lankidetzaz antolatuta. Kongresua euskaraz garatuko da oso-osorik.
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, aurten zilarrezko ezteiak ospatzen dituenak, bere Osasun Biltzarraren 25. edizioa antolatu du ariketa fisikoa osasunaren arloan nola txertatu aztertu eta jorratzeko. Helburu honetara, 13 hitzaldik, 16 ahozko komunikaziok, 23 posterrek eta 4 lantegik osatutako programa dago. Jardunaldia, batik bat, osasuna, jarduera fisikoa eta kirolaren arloko langile eta ikasleei dago zuzenduta, baina gaiari loturiko bestelako kolektiboei ere irekita dago.
Informazio gehiago: www.oeegunea.eus/biltzarrak