euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

‘Un mundo muchas miradas/Mundu bat begirada anitz' kultur anitzeko jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/21 Noiz arte: 2015/04/24

Deskribapena

Asteartean, apirilak 21, inauguratu egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko irakasle lektoreen kolektiboak urtero antolatu dituen kultura anitzeko zinema jardunaldiak ‘Mundu bat begirada anitz' titulua hartuta. Edizio berri hau, zortzigarrena, apirilaren 24ra luzatuko da eta Fakultateko Irakurlegoek ordezkatzen duten kulturen zinema eta gastronomia eskainiko dira bertan, ohikoa den legez, alegia: alemana, frantsesa, galegoa, italiera eta errusiera.

Proiekzioak asteartean (hilak 21) hasiko dira. Egun horretan La cour de Babel (Julie Bertuccelli, 2013, 89´) Frantziako filma izango dugu ikusgai. Asteazkenean (hilak 22) Die Trännen meiner Mutter (Alejandro Cárdenas, 2008, 91´) Alemaniako filma izango da ikusgai. Baita Vikingland (Xurxo Chirro, 2011, 99´) galiziarra ere. Ostegunean (hilak 23) Die Farbe des Ozeans (Maggi Peren, 2011, 99´) film alemaniarra eta Est-Ouest (Régis Wargnier, 1999, 110´) errusiarra izango dira ikusgai. Ostiralean (hilak 24), berriz, jardunaldia itxiko dugu Lamerica (Gianni Amelio, 1994) film italiarrarekin. Horrez gain, hitzaldi bi egongo dira: Vicente Martín-en eskutik ‘Literatura y cultura de frontera en la Italia nororiental' eta Gaia Danese-ren eskutik ‘Movimenti migratorie lingua d´origine. Il caso dell´italiano, oggi srtumento di soft power'.

Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dira Letren fakultateko gradu aretoan, hilaren 23koa izan ezik; egun horretako aurkezpena eta proiekzioa 0.05 ikasgelan egingo baita. Proiekzio aldia amaituta, parte hartu duten kulturaren jatorrizko gastronomi produktuen dastatzea eskainiko da.

Sarrera libre eta dohainekoa izango da plaza guztiak bete artean.