euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Animaliekiko tratu txarrei buruzko jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/22 Noiz arte: 2015/04/20

Deskribapena

Asteazkenean, apirilaren 22an, 10.00etatik aurrera, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, ‘Violencia interpersonal, maltrato animal y terapias con víctimas' Jardunaldia ospatuko da. Jarduera Kriminologia Euskal Institutuak antolatu du, Euskal Biktimologia Sozietatea, Animalex, Bilboko A.P.A SOS Bilbao eta CoPPA elkarteekin elkarlanean.

Hainbat azterlan eta ikerketa zientifikok agerian utzi dute badagoela loturarik animaliekiko tratu txarren eta gizakien aurkako indarkeriaren artean. Osasunaren profesionalak, kriminologoak, legelariak eta segurtasun indarrak, besteak beste, hasi dira kontuan hartzen animaliekiko tratu txarra bestelako delinkuentziarako arriskuaren adierazle gisa. Animaliekiko tratu txarraren arazoa harago doa bizidunak krudelkeria eta sufrimendutik babestu beharraren inguruk  kontsiderazio etiko, zientifiko tratu txarrak benetako arazo eta juridikoetatik. Animaliekiko soziala dira, eta oso kontuan hartzekoak gizakiak indarkeriatik babesterakoan, batez ere kolektibo ahulenak: adin gutxikoak, nagusiak, diferentzia funtzionala duten pertsonak eta abar.

Jardunaldi honen helburua da lotura hori agerian jarri duten hainbat ikerketaren emaitzak aurkeztea eta aztertzea, eta ikustea lotura hori noraino dagoen jasota gure antolamendu juridikoan eta noraino eramaten duten praktikara poliziek eta kontrol sozialerako beste erakunde batzuek beren jardunean. Era berean, animaliekin egiten diren terapien dinamikak eta ebaluazioak aurkeztuko dira. Gai hauek ikuspegi juridikotik ez ezik, batez ere ikuspegi biktimologiko eta kriminologikotik landuko dira.

*Inskripzioa doanekoa izango da eta honako helbide elektronikoren bidez egin daiteke gemmamaria.varona@ehu.eus.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa