-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
Yerma Arte Ederretan egiten da filma
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/06
NON: Arte Ederren Fakultatea NOIZ: 2026ko maiatzaren 5a. NORK: Laura López. Komunikazio Bulegoa. EHU.
Euskal Herriko Unibertsitatean eskulturako irakasle hasi berri den 36 urteko emakumea da Mara. Bere bikotearekin, Jonekin, etxe berrira bizitzera joan ondoren, eta lan-egonkortasuna lortuta, ama izateko desioa bere bizitza betetzen hasi da. Horixe da Lara Izagirre zuzendari eta Euskal Herriko Unibertsitateko graduatua egunotan filmatzen ari den Yerma filmaren sipnosia. Gidoia, berak eta EHUko beste titulatu batek, María Goiricelayak idatzi dute, eta Federico García Lorcaren izen bereko antzezlanaren berrinterpretazio garaikide, hiritar eta euskaraz egina da. Pelikularen kokalekuetako bat, jakina, Arte Ederretako Fakultatea da. Atzo han filmatu zuten.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
