euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Geoeguna

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/09 Noiz arte: 2015/05/08

Deskribapena

Larunbatean, maiatzak 9, 9.30etan, Errenteriako Txirrita Maleo Biribil industrialdean, Beissier-Aguaplast enpresaren ondoan, Gipuzkoako Geoeguna hasiko da. Txango geologiko hau, doakoa eta publiko guztiari irekia, Meatze Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Arantxa Bodego eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Arantza Aranburu irakasleek gidatuko dute. Ikerlari horiek azalduko dizkiete bisitariei ‘Nola irakurri behar dira arrokak', kasu honetan, Txoritokieta eta San Marko gotorlekuen inguruetan daudenak alegia.

Geolodiak (Geoegunak) Espainiako Elkarte Geologikoaren ekimena dira eta Geologia eta geologoen lanbidea gizartearengan hurbiltzea dute helburu. Txangoak ingurunearengatik interesgarriak diren tokietan egiten dira eta beroriei buruko informazio zorrotza ematen da. Hortaz, leku horiek begi geologikoekin ikustea eta Lurraren funtzionamenduaz eta baliabide naturalen garrantziaz ohartzea ahalbidetzen dute. Biztanleak ondare arkeologikoa zaindu behar dela jakinarazteko modu bat ere da.

Informazio gehiago: www.sociedadgeologica.es/divulgacion_geolodia.html

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa