Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/06/10 Noiz arte: 2015/06/08
Deskribapena
Asteazkena, ekainaren 10ean, 11:30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan (Elhuyar plaza, 2. Donostia), aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2011-2015) hamahirugarren promozioko 41 ikasleei.
Gipuzkoako Campuseko errektore Ana Arrieta, Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca, eta ikasleen ordezkariak Itziar Usabiaga eta Antton Vega izango dira ekitaldiko buru. Halaber, Mariasun Landa UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Literaturaren Didaktikako irakasle laguntzaileak ‘Espacios entre las fronteras de la Ciencia y la Literatura' izeneko hitzaldia eskainiko du.
Egitaraua:
- CUM JUBILO abesbatza: ‘Agur Jaunak'
- Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca
- Hitzaldia: Mariasun Landa idazle eta Literaturaren Didaktikako irakasle laguntzailea
- 4. mailako ordezkariaren parte-hartzea, Itziar Usabiaga eta Antton Vega
- Hamahirugarren promozioko ikasleei beken eta diplomen banaketa
- Ekitaldiaren amaiera: Campuseko errektoreorde Ana Arrieta
- CUM JUBILO abesbatza: ‘Gaudeamus Igitur'
-
Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran