Zinema eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/09/15 Noiz arte: 2015/09/09
Deskribapena
Istorio eta irudien bidez ikasten dugu. Giza eskubideak ulertzeko, betetzeko eta zabaltzeko bidean, filmek zer eta nola irakasten digute? Zinemaldiaren 63. edizioaren bezperan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta San Telmo Museoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, ‘Zinema eta Giza Eskubideei' buruzko jardunaldia antolatu dute.
Jarduera asteartea, irailaren 15ean, 9.30etatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Areto Nagusian, Donostian, izango da. Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.
Jardunaldiaren programa honakoa da:
- 09:30 Irekiera: Elisabete Arrieta (UPV/EHU)
- 10:00 Fito Rodriguez (UPV/EHU): "Kasandra leihoan: Zinema eta Giza Eskubideak"
- 10:45 Atsedenaldia
- 11:00 Josemi Beltrán (Donostia Kultura): "El Festival de Cine y Derechos Humanos de Donostia – San Sebastián"
- 11:45 Fakultateak antolaturiko HEZKUNTZARI ETA GIZA ESKUBIDEEI buruzko ikus-entzunezkoen 3. lehiaketaren sari banaketa
- 12:30 Mahai-ingurua: Josemi Beltrán, Aitor Merino / Amaia Merino (zuzendari eta aktorea/ zuzendari eta gidoigilea) y Txemari Ortiz de Luna (zuzendari eta gidoigilea)
Jarduera ‘Mintegia Hezitzaileentzat: Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza'-ren baitan antolatu da, ‘Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna' bigarren hitzaldi aldiarekin elkarlanean. Hau Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta San Telmo Museoak (CSICen Filosofia Institutuaren, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren eta Donostia 2016ren laguntzarekin) antolatu dute eta irailak 15 eta 17 bitartean Donostiako San Telmo Museoan ospatuko da.