euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Euskadiko Ekintzailetzari buruzko 2014ko Txostenaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/29 Noiz arte: 2015/09/25

Deskribapena

Asteartea, irailaren 29ean, 12:00etan, UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroan, Donostian, Euskadiko Ekintzailetzari buruzko GEM CAPV 2014 Txostenaren aurkezpena izango da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekarako foru diputatua
  • Txema Villate, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia
  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria
  • Maribel Guerrero, GEM CAPV 2014 taldeko liderra

Ekitaldian GEM CAPV 2014 Txostenaren emaitzak aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Global Entrepreneurship Monitor 2014, Euskadiko ekintzailetzaren diagnostikoa egiten duena.

GEM metodologiaz eginiko Txosten honek ekintzailetzarako asmoa duen jendearen ehunekoa, beharrezko finantzaketa, ekintzailetzaren kalitatea eta jarduera ekintzailearekiko euskal gizarteak dituen pertzepzioa, jarrera eta balioak aztertzen ditu urtero. Txosten hau mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan egiten da duela 16 urtetik hona, kalitate handiko informazioa emanez, eta horrela erabakiak hartzea errazten da, baita lurraldeak alderatzea eta prozesu ekintzailearen eboluzioa ezagutzea, eta ekintzailetzak ekonomian dituen eragin onuragarriak erakustea ere.

GEM CAPV 2014 egiten laguntzaile izan dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Universitat Autonoma de Barcelona, Feside (Emilio Soldevilla Fundazioa Enpresa Ekonomian Ikerketa eta Garapenerako) eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.