euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kontzentrazioak UPV/EHUn Parisko atentatuak gaitzesteko

Noiz eta non

2015/11/16 2015/11/16

Deskribapena

129 lagunen erailketa eta ehunka zauritu larri eraginaz, joan zen ostiralean Parisen izandako atentatu krudelen aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateak kontzentrazioak deitu ditu hiru campusetan gaur, azaroak 16, eguerdiko 12:00etan, publikoki hildakoen senitartekoekin elkartasuna erakusteko eta gertatutakoa gaitzesteko helburuarekin. Bost minutuko isiluneak egingo dira.

Ondorioz, kontzentrazioak honako toki hauetan egingo dira:

  • Arabako Campusa: Campuseko errektoreordetzan.
  • Bizkaiko Campusa: Leioa-Erandio eremuko Mikel Laboa plazan.
  • Gipuzkoako Campusa: Ignacio María Barriola zentroaren aurrealdean.