euskaraespañol

Redes sociales campusa

Unibertsitateko Danborradaren bandera igoera

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/20 Noiz arte: 2016/01/19

Deskribapena

Asteazkena, urtarrilaren 20ean, 18:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko sarreran, Donostian, Unibertsitateko Danborradaren bandera igoera egingo da. Ekitaldian Sabino Ayestaran Giza Psikologiako katedradunaren ibilbide akademikoari onespena egingo zaio. Honek Nekane Balluerka Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen eskutik Unibertsitateko Danborra jasoko du.

Jarraian, omenduak banderaren igoera egingo du danborrek Donostiako martxa jotzen duten bitartean. Azkenik, Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean Diana eta Iriyarena joko dute eta, 18:45etan, Unibertsitate Danborrada Carlos Santamaría Zentrotik Antiguo auzoko kaleetarantz abiatuko da Tatiago jotzen.

Unibertsitateko Danborrada 14 urte darama Donostiako festa handia alaitzen. Konpainia unibertsitate kide direnek eta ohiek osatzen dute konpainia.