euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gustavo Zerbino ezbeharren kudeaketaz mintzatuko da

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/19 Noiz arte: 2016/02/16

Deskribapena

Ostirala, otsailaren 19an, 16:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekitaldi Aretoan, Donostian, 1972an Andeetan izan zen hegazkin istripuan bizirik irten zen Gustavo Zerbinok hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘La gestión de la adversidad'.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

Egun Gustavo Zerbino, Ekonomi eta Administrazio Zuzendaritzan lizentziatua, Cibeles S.A. enpresako zuzendaria, Merck Sharp & Dohme-ko ordezkaria eta Cámara de Especialidades Farmacéuticas de Uruguay-ko Lehendakaria da. Ezbehar, lidergo eta motibazioaren inguruan hitzaldiak ematen ditu, unibertsitate eta enpresetan, Latino Amerika, EEBB eta Europan. 1972an Andeetan izan zen hegazkin istripuan bizirik irten zen, bere rugby taldekoekin batera eta bere bizipenen eta arrakastaren berri ematen du.

Argazkia: EITB-tik hartutako irudia