-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
-
Kantauri itsasoa, energia berriztagarrietarako entsegu-eremu ezin hobea
Donostiako Enpresa Ikasketen Eskolaren mendeurrena
Noiz eta non
Noiztik: 2016/02/22 Noiz arte: 2016/02/19
Deskribapena
Astelehenean, otsailak 22, 11:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren mendeurrenari (1915-2015) buruzko erakusketaren inaugurazioa izango da. Ekitaldian Ana Arrieta campuseko errektoreordea eta Jose Maria Beraza Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Donostiako Arloko koordinatzailea izango dira.
Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren mendeurrenaren (1915-2015) ospakizunaren harira antolatu den erakusketak ikastegi honen historiaren hainbat unetako irudiak eta material grafikoa bildu da, izandako egoitzenak, ikasketa planenak, edo aipatutako denboran eskolarekin loturaren bat izan duten pertsonenak. Horra hor, beraz, erakusketan, jasotakoaren emaitza. Erakusketa otsailaren 22tik 29ra bitartean ikusgai izango da. Ordutegia: 08:00-20:30. Sarrera librea da.