euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Ricardo Flores eta Eva Prats arkitektoak bere obraren inguruan mintzatuko dira

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/06 Noiz arte: 2016/04/04

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 6, 12:30etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren areto nagusian, Donostian, Ricardo Flores eta Eva Prats arkitektoak bere obraren inguruan mintzatuko dira. Sarrera librea da.

Ricardo Flores eta Eva Prats Enric Miralles arkitekto entzutetsuaren kolaboratzaileak izan ziren 1990eko hamarkadaren hasieran. Hamarkada berberaren amaieran haien arkitektura-bulego propioa sortu zuten. Nabarmentzekoa da Flores eta Pratsen arkitektura-lan zorrotza bezain pertsonala. Burutu dituzten eraikuntzen artean azpimarragarriak dira: Bartzelonan, Nuevo Triunfo hotela, Fabra ¬ Coats lorategiak eta Pius XII plaza; Sant Just Desvern-en, Yute's nabea; Palma Mallorcakoan, Museo de los Molinos eta Casal Balaguer kultur gunea; Milanen, Microsoft gune berria; Terrassan, 111 eraikina; eta, Guissonan, Segarra plaza, hurrenez hurren. Egun Beckett aretoaren gune berria burutzen ari dira.

Arkitekto hauen lana "PENSADO A MANO. La arquitectura de Flores & Prats" liburuan bildu da. Obrak izan duen arrakasta dela eta, bigarren edizioa egin dute.