Nazioarteko Garapen Iraunkorrerako Arkitektura
Noiz eta non
2016/04/12 2016/04/12
Deskribapena
Aste honetan, apirilaren 11tik 15era, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, Donostian, "Architecture for International Sustainable Development" Erasmus Astea (Erasmus Staff Week) izango da.
Aste horretan Europako unibertsitateetako irakasle gonbidatuek, Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleek, ikasleriak eta bertako gizarte-eragileek arkitektura eta garapenerako lankidetzaren arteko erlazioaz hitz egingo dute hiru arlotan: hiria, eraikuntza eta kulturen arteko harremanak, guzti hori hezkuntza zein lanbide eremuan.
Ekimena bost egunetan zehar antolatu da: lehen egunean, aurkezpena egiteaz gain, sarrera hitzaldia emango da; ondorengo hiru egunetarako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dira; eta azken eguna ondorio eta gogoetara zuzenduta egongo da. Arratsaldeetan, berriz, ikasleekin tailerrak burutuko dira, ikastetxeko irakasle eta nazioarteko gonbidatuekin batera.
Argibideak:
Emaila: staffweek16.etsass@ehu.eus