euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hezkuntza Eskubidearen aldeko XI Jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/13 Noiz arte: 2016/04/11

Deskribapena

Asteazkenean, apirilaren 13an, 09:00etatik aurrera, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian, Donostian, Hezkuntza Eskubidearen aldeko Jardunaldiak izango dira. Garaian-Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeak eta "Hezkuntza, Kultura eta Gizartea" Prestakuntza eta Ikerketarako Unitateak antolatu dituzte (UPV/EHUkoak dira biak), Alboan eta UNICEF erakundeek lagunduta, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea dela eta. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izango da. Sarrera librea da.

"Lehenengo hitzaldia Alboan elkarteko María Lezaunek emango du, eta Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren oinarriak azalduko dizkigu; kanpaina hori Euskadin ere egiten da. Bigarren hitzaldia, Honduraseko ikasle talde batek emango du, eta haiek herrialde horretako benetako hezkuntza errealitatea erakutsiko digute. Hirugarren interbentzio multzoa Inés Mena eta Joana Miguelenak hartuko dute  bere gain, biak doktorego programako ikasleak dira, lehenengoa ‘El concepto de autonomía en Educación Infantil. Un estudio curricular del sistema educativo noruego' gaiaren inguruan hitz egingo du eta bigarrenak ‘La (des)protección de las niñas, niños y adolescentes en situación de desahucio en Gipuzkoa: escuela, familia y sociedad' gaia aurkeztuko du, master amaierako lan hau UNICEFek emandako saria jaso du. Goiza amaitzeko, Pascal Plissonen El gran día  filmaren inguruko bideoforuma izango da" azaldu du Luis Mª Naya UPV/EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasleak eta ekitaldiaren antolatzaileak.

"Historiaren ikuspegitik, hezkuntza eskubidearen aitorpenak giza eskubideen aitorpenaren ibilbide bera izan du. Azken eskubide horiek lortzeak inplizituki ekarri du hezkuntza eskubidea. Beraz, herrialde gehienetako konstituzioetan eta oinarrizko legeetan dago jasota hezkuntzaren aitorpena, herritarren oinarrizko eskubide gisa. Nazioarteko tratatuek ez diote iskin egin oinarrizko behar horren garrantziari, hala pertsonak trebatzeari dagokionez nola gizarte demokratikoetan askatasunak erabiltzeari dagokionez. Hainbatetan esan izan den bezala, hezkuntza eskubidea da eskubide eta askatasun guztiez gozatzeko bide ematen digun giltza" ondorioztatu du Luis Mª Nayak.

Egitaraua

  • 9:15 Jardunaldien aurkezpena
  • 9:30 Hitzaldia: Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpainaren Aurkezpena. María Lezaun. Alboan
  • 9:45 Hitzaldia: La educación en Honduras.Visión de los protagonistas. Eric—Radio Progreso
  • 11:15 Hitzaldi laburrak:
    • La (des)protección de las niñas, niños y adolescentes en situación de desahucio en Gipuzkoa: escuela, familia y sociedad. Joana Miguelena Garaian Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldea, UPV/EHU
    • El concepto de autonomía en Educación Infantil. Un estudio curricular del sistema educativo noruego. Inés Mena. Doktorego programako ikaslea
  • 12:15 Bideoforuma: El gran día