euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

‘Pertsonak, lanaren antolaketa eta berrikuntza' Jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/14 Noiz arte: 2016/04/07

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 14an, 12:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekitaldi Aretoan, Donostian, ‘Pertsonak, lanaren antolaketa eta berrikuntza' Jardunaldia izango da.

Finantza Ekonomia II saileko ikerketa talde batek antolatu duen jardunaldi honetan, berrikuntzaren esparrua pertsonen zuzendaritza eta lanaren antolaketaren ikuspegitik aztertzen da. Zehatzago, hauek berrikuntzako emaitzekin eduki dezaketen harremanaz hausnartuko da eta zenbait enpresa berritzailetan egindako ikerketa esploratzaile baten emaitzen berri emango da. Metodologia kualitatiboa erabili da ikerketan, sakoneko elkarrizketa pertsonalak eta Delphi teknika erabili dituena. Emaitzek, besteak beste, lidergotza estilo, taldeen eraketa eta erakundearen kultura egokien garrantzia azpimarratzen dute.

Era berean, Jardunaldian norbere ikuspegia azalduko duten beste agente batzuk ere parte hartuko dute, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutukoak eta ikerketan parte hartu duen enpresa batek.

Sarrera librea da. Asistentzia konfirmatzeko emaila bidali helbide honetara: ef2@ehu.es

EGITARAUA

12:00 Aurkezpena

José María Beraza, Donostiako Ataleko Koordinatzailea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

12:10 Antolakuntzen eraldaketa eta lehiakortasuna

Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Sailaren Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko Zerbitzuko Burua

12:20 Lanaren antolaketa erak eta enpresen berrikuntza

Aitziber Lertxundi, 'Dirección de personas e innovación' ikerketa taldeko kidea

12:50 La innovación organizativa y la PYME

Henar Alcalde, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea

13:10 Esperientziak

Gustavo Lascurain, zuzendari orokorra Pasaban, S.A