Utopia al da Europa aske batean sinestea?
Noiz eta non
Noiztik: 2016/05/31 Noiz arte: 2016/05/25
Deskribapena
Asteartea, maiatzaren 31ean, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketen bosgarren saioan Eben Moglen aholkulari eta irakaslea izango da eta Jule Goikoetxea Mentxaka, filosofoa eta UPV/EHUko Politika Zientziako irakaslea, moderatzailea izango da. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.
Europar Batasuneko hiritar eta estatuen askatasun eta eskubideen gaia pil-pilean dagoen momentu honetan, jardunaldiaren xedea ‘askatasun' kontzeptuaren inguruko hausnarketa sakona egitea da; ‘askatasun' terminoa modu zabalean aztertzea, alegia; besteak beste, estatuen arteko hiritarren migrazio mugimendua eta segurtasunaren arteko bateragarritasun edota bateraezintasuna, datu pertsonalen pribatutasunaren bermea eta hauen kontrolaren arteko eztabaida, estatu bakoitzaren askatasunaren mugak eta, era berean, Batasuneko kide izateko betebeharrak...
Aldi bereko itzulpena egongo da.
Sarrera libre, jarleku guztiak bete arte.