Ondarearen Europako jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2016/09/14 Noiz arte: 2016/09/13

Deskribapena
Asteazkenean, hilak 14, 12:00etan Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztuko dira Gipuzkoako diputazioak antolatu eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak lagundutako Ondarearen europar jardunaldiak, Europako Kontseiluak sustaturik.
Jardunaldi irekiak izango dira, irail eta urriko zenbait egunetan, Gipuzkoako toki ezberdinetan, bertatik bertara ikusi eta ezagutu ahal izango da ondareari eta historiari loturiko hamaika baliabide.
Parte hartuko dute:
- Denis Itxaso, Gipuzkoako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Maria José Tellería, Kultura zuzendaria
- Lurdes Azpiazu, jardunaldien koordinatzailea





