euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

XII. Nazioarteko Ontologia Biltzarraren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/30 Noiz arte: 2016/09/28

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, irailak 30, 11:30, San Jeronimo kaleko Liburutegian (Sotoan, Parte Zaharra), Donostian, XII. Nazioarteko Ontologia Biltzarra meidoei aurkeztuko zaie. Aurten, biltzarraren ildo nagusia physis kai polis izango da. Halaber, Francisco J. Ayala biologo entzutetsuak XII. Ontologia Biltzarra inauguratuko du datorren astelehenean, urriak 3, Txillida Lekun.

Ontologia Nazioarteko Biltzarra, Pedro Miguel Etxenike Ohorezko Presidentea duena, bi urtetik behin antolatzen da Euskal Herriko Unibertsitateko eta Universidad Autónoma de Barcelona (UAB) Filosofia departamentuen eskutik eta Paideia Fundazioa zein Chillida-Leku Museoaren lankidetzarekin. Aurtengo edizioak erakunde hauen babesa du: International Federation of Philosophical Societies (FISP),  Donostia International Physics Center (DIPC) eta Sociedad Ibérica de Filosofía Griega (SIFG).

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Víctor Gómez Pin, kongresuaren koordinatzailea, UAB-eko irakaslea eta UPV/EHUko Honoris Causa Doktorea
  • Gotzon Arrizabalaga, kongresuaren koordinatzailea eta UPV/EHUko Filosofia irakaslea
  • Juan Ramón Makuso, kongresuaren koordinatzailea eta IES Bidebieta BHIko Filosofia irakaslea