euskaraespañol

Redes sociales campusa

ARTHITZ: hitza, musika, irudia, dantza

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/15 Noiz arte: 2016/10/11

Kokapena

Oñati (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 15ean, larunbata, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, Oñatin, arte-literatura-musika-dantzaren bigarren topaketak egingo dira, ARTHITZ2–Hatsetik hotsera, izenburupean, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolaturik. Jardueraren hizkuntza euskara izango da eta sarrera librea, eserleku guztiak bete arte.

Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, ekitaldiaren aurkezpena egin da eta bertan izan dira: Juan Kruz Igerabide, Mikel laboa Katedra de la UPV/EHU, Koldobika Jauregi, Urmara Elkartea y Juan Biain, Arantzazu Gaur Fundazioa

Arte-adierazpide anitz elkarrekin kontaktuan jartzea da helburu gai orokor baten inguruan. Goizeko 11etan, Lourdes Otaegik eta Alex Gurrutxagak hitzaldi bat eskainiko dute Xabier Lete idazle eta kantariari buruz. Ondoren, Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek hitzaldi musikatu bat emango dute Xabier Letere oroituz, testuak eta musika tartekatuz. Arratsaldean, Xuberoako Altzukutarren dantza eta musika emanaldia izango da. Ondoren, Joxan Goikotxeare musikarekin batera, Karlos Linazasorok (Xabier Lete sariaren lehen irabazleak) poema sorta bat irakurriko du. Jardunaldiak amaitzeko, Koldobika Jauregik eta musikari talde batek performance bat eskainiko dute, musika eta adierazpen plastikoa uztartuz.

EGITARAUA

11:00.  Izarren Hauts-Hondarrak: Xabier Lete ikertuz
Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga (hitzaldia)

12:30 .    Izarren Hautsa Haizatuz
Anjel Lertxundi eta Antton Valverde (mintzaldi musikatua)

17:00.  Ahaire Delizius Huntan
Bedatse Liliak (musika eta dantza)

18:30. Poeta naizenez gero
Karlos Linazasoro eta Joxan Goikoetxea (poesía eta musika)

20:00. Uholde handia: Arkaren istorio bat
Susana Cencillo, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, coro infantil de la Escuela de Música de Bergara eta Koldobika Jauregi (musika eta performance)