euskaraespañol

Redes sociales campusa

Europar Batasuna mundu mailako aktore gisa: Ekialdera begiratuz

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/27 Noiz arte: 2016/10/25

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, urriaren 27an, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketen saio berrian Mario Esteban Real Instituto Elcanon Ikerlari nagusia (Ekialdeko Asia); Nicolás de Pedro Barcelona Centre for International Affairs CIDOB eko Ikerlari Nagusia (Errusia, Erdialdeko Asia eta India); eta, Rula Amin Al-Jazeera ko korrespontsala (Lebanon) izango dira. Arantxi Padilla Latinoamerika eta Cariben EITBko berriemaileak moderatzaile lanak egingo ditu. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute. Sarrera librea da.

Europako Ekialdeko herrialdeek gizarte arlo, ekonomia eta kulturan duen eragina areagotuz doa denborak aurrera egin ahala; eta are gehiago handitu da globalizazioaren ondorioz, gaur egungo Europako errealitatea inork ez dakien moduan  baldintzatuz. Jardueran hiru Ekialdeko gaietan espezialista diren ikerlari hauekin batera izango da solasaldia, Batasuna eta Asiaren arteko erlazio hauek epe labur nahiz erdira izango dituzten erlazioak aztertuz.

*Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez

*Era berean, nahi duenak aldez aurretik hizlariei galderak bidaltzeko aukera izango du, bai Twitter bidez @EUdialogues, edota Facebook sarearen bitartez/European Dialogues