-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
Letren fakultateko ikasle egresatuen graduazio ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/28 Noiz arte: 2016/10/27
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralaz, urriak 28, 12:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian egingo da ikastegi horretako ikasle titulatuen graduazio ekitaldia.
Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da eta alboan izanen ditu Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoa. Promozioaren aitabitxia Kepa Sojo izango da, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia saileko irakaslea.
Oraingo honetan 42 izango dira Historiako diploma jasoko duten ikasleak, 11 Artearen Historian, 3 Geografia eta Lurralde Antolakuntzan, 19 Itzulpengintza eta Interpretazioan, 15 Filologian, 32 Ingeles Ikasketetan eta 5 Euskal Ikasketetan.