euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako diploma banaketa ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/18 Noiz arte: 2016/11/14

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 18an, 19.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian, 2015-2016ko promozioko 212 titulaturi zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterren eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean titulatu diren 18 ikasleri diplomak emateko ekitaldia egingo da. Bertan titulazio bakoitzeko espediente onenak eta Gradu Amaierako Lan onenak dagozkien bezala aintzat hartuko dira. Ekitaldia jendetsua izango da.

Ekitaldiaren buru UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta eta eskolako zuzendaria David Esteban izango dira, baita Ingeniari Teknikoen, Arkitekto Teknikoen eta Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargo ofizialen ordezkariak ere.

Horrez gain, ekitaldian 2015-2016 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egingo zaie ere.

Egitaraua

  • Eskolako Zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Eskolan 25 urte bete dutenei eta erretiroa hartu berri dutenei esker onak eman.
  • MotoStudent proiektuaren koordinatzaileak hitza hartuko du. Parte hartu duten ikasleei esker onak eman.
  • 2015-16 ikasturtean Gradu Amaierako Lan onenak egin dituzten Graduko titulazioetako  ikasleak zoriondu eta Elkargo Ofizialen aldetik saritu.
  • 2015-16 promozioan espediente onenak lortu dituzten Graduko ikasleak saritu.
  • 2015-16 ikasturtean Material Berriztagarrien Ingeniaritza  Unibertsitate Masterreko ikasleak saritu.
  • 2015-16 ikasturtean  Garraio Sistemak Unibertsitate Masterreko ikasleak saritu.
  • 2015-16  ikasturtean graduatu diren  ikasleei  diplomak banatu.
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreorde andreak amaiera emango dio ekitaldiari.
  • Musika emanaldia (Musikene).