Arkitekturako ikasleei diplomak emateko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/01 Noiz arte: 2016/11/29
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, abenduaren 1ean, 18:00etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi areto nagusian, Donostian, aipatutako ikastegiko 2015-2016 promozioko 84 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.
UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan José Arrizabalaga, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren dekano Matxalen Acasuso ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Mikel Azkona ikastegi honen ikasle ohiak hitzaldia eskainiko du.
Egitaraua
- Mahaiaren aurkezpena Jose Miguel Rico Kalitatea eta Ikerketarako Zuzendariordearen aldetik
- Juan Jose Arrizabalaga ikastegiko zuzendariaren harrera
- Matxalen Acasuso EHAEI-ren dekanoaren hitzaldia
- Mikel Azkona ikasle ohiaren hitzaldia
- Diplomak ematea
-
Amaiera Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorearen eskutik