Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/02 Noiz arte: 2016/12/01
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, abenduaren 2an, 13:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, Donostia International Physics Center eta CIC nanoGUNE ikerketa zentroek ‘Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra' izeneko komikia eta erakusketa ibiltaria aurkeztuko dute.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Txema Pitarke, CIC nanoGUNEko zuzendaria
- Ricardo Díez Muiño, Donostia International Physics Centerreko zuzendaria
Komiki liburu hau nanoKOMIK proiektuaren emaitza da, 2016 urtean zehar lehenengo nanofikziozko komiki parte-hartzailea sortzea helburu izan duen zientzia dibulgazio ekimena. Aurrera eramateko, urte hasieran nanoKOMIK erronka plazaratu zen, 12 eta 18 urteko bitarteko 190 gaztetik gora sormen prozesu aske batean nahasiz. Gazteek, nanobotereez baliatzen den superheroia sortu dute, hau da, materiak nanozientzia eta nanoteknologiari esker bereganatzen dituen propietate harrigarriez baliatzen den pertsonaia. Denera, 100 lanetik gora aurkeztu dira euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Komikiaren aurkezpena proiektuaren emaitzaz gain erronkako lanik nabarmenenak biltzen dituen erakusketa ibiltariaren inaugurazioaren baitan kokatu da. Erakusketa Donostiako Carlos Santamaria Zentroaren Andrestegi aretoan egongo da ikusgai abenduaren 30 arte.
NanoKOMIK proiektuak Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren dirulaguntza jaso du.