Zuzenbideko Dekanoen Biltzarra
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/04 Noiz arte: 2017/05/03
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegun eta ostiralean, maiatzak 4 ta 5, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko gradu aretoan (Donostia), Espainiako Zuzenbideko Dekanoen XXIV. Biltzarra ospatuko da. Bertan ehun bat lagun bilduko dira eta Zuzenbide ikasketei dagozkien problemak aztertuko dituzte.
Hain zuzen ere, aurtengo edizioan gai hauek aztertuko dira: klinika juridikoek Zuzenbide ikasketen aldaketan izan dezaketen eragina, Zuzenbideko Lan Amaierako Lanek sortutako arazoak eta oztopoak, eta, azkenik, Zuzenbide ikasketen gaurko eta etorkizuneko erronkak.
Inaugurazio ekitaldia ostegunean, maiatzak 4, 16:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko gradu aretoan (Donostia) izango da.
Inaugurazioan izango dira:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Javier López, Dekanoen Biltzarreko presidentea eta Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
- Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa