-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Mariasun Landak idatzitako azken liburuaren aurkezpena: 'Puertas y ventanas abiertas'
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/18 Noiz arte: 2017/05/15
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, maiatzaren 18an, 11:00etan, UPV/EHUren Hezkuntzaren Museoan, Donostian, UPV/EHUko irakasle eta idazle Mariasun Landak idatzitako 'Puertas y ventanas abiertas' (Pamiela 2016) izeneko azken liburuaren aurkezpena izango da. Idazleak eta Ibon Egaña literaturako kritikariak eta UPV/EHU irakasleak hitz egingo dute. UPV/EHUren Hezkuntzaren Museoak jarduera publikoak zabaldu nahirik, bertan antulatu da kultur jaduera hau.
'Puertas y ventanas abiertas' liburua zenbait artikuluz eta txostenez osaturik dago, eta denek dute uztarri literaturari egiten dioten laudorioa, bai sormen bai irakaskuntza alderdiak kontuan hartuta. Irakurle gisa izandako esperientzia, literatur testugintza edo haur eta gazte literatura bezalako gaiez gainera, badira baita noizbehinka egindako saiakera labur batzuk eta alderdi autobiografikoak islatzen dituztenak ere. Bestalde, jasorik ditu, baita ere, haren literatur lana euskaraz, hots, hizkuntz minoritario eta minorizatu batean, egiteak sortutako gogoetak.
Lana Ibon Egaña literaturako kritikariak eta UPV/EHU irakasleak aurkeztuko du, solasaldi atsegina eginez, museoaren toki berezi batean, 50eko hamarkadako ikasgela batean, zeinetan irakurketaren eta idazketaren gogoeta, esperientzia eta emozioen "ate-leihoak" irekitzeko balioko digun, proposatzen diguten elkarrizketa baliaturik.
Sarrera irekia da.