GEM CAPV 2016 txostenaren aurkezpena Euskadiko Ekintzailetzari buruzkoa
Noiz eta non
Noiztik: 2017/07/13 Noiz arte: 2017/07/11
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, uztailaren 13an, 13:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Ekitaldi-aretoan, Donostian, Euskadiko ekintzailetzaren diagnostikoa egiten duen GEM CAPV 2016 (Euskal Autonomia Erkidegoko Global Entrepreneurship Monitor 2016) Txostenaren emaitzak aurkeztuko dira.
GEM metodologiaz egindako txosten honek, duela 13 urtetik hona, pertsona ekintzaileen jarduera, jarrerak eta nahiak aztertzen ditu urtero, baita ekintzailetzaren kalitatea eta fenomeno honekiko euskal gizartearen pertzepzioa, jarrerak eta balioak ere. Txosten hau mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan egiten da, kalitate handiko informazioa ematen du, eta horrela erabakiak hartzea errazten da, baita lurraldeak alderatzea eta prozesu ekintzailearen eboluzioa ezagutzea ere, ekintzailetzak ekonomian dituen eragin onuragarriak erakutsiz.
GEM CAPV 2016 egiten laguntzaile izan dira UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Universitat Autonoma de Barcelona, Northumbia University Newcastle, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, FESIDE (Emilio Soldevilla Fundazioa Enpresa Ekonomian Ikerketa eta Garapenerako) eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Jon Barrutia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
- María Saiz, GEM País Vasco lantaldeko zuzendaria. UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendaria
- Antton Tomasena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia
- José Mª Beraza, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Donostia atala, dekanorde koordinatzailea
- Alberto Bokos, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Elkarlaneko Berrikuntza zuzendaria