euskaraespañol

Redes sociales campusa

‘Mendi literatura' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2017/07/13 Noiz arte: 2017/07/10

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, uztailaren 13an, 19:00etan, Club Vasco de Camping Elkarteko egoitzan (Prim 35 behea, Donostia), Haritz Monreal idatzitako eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak Euskal Literatura Sailaren baitan kaleratutako ‘Mendi literatura' liburuaren aurkezpena egingo da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Haritz Monreal, liburuaren egilea
  • Rafa Elorza, Club Vasco de Camping Elkarteko kidea

"Zentzu zabalean, mendiaz diharduen literaturari deritza mendi literatura; zentzu hertsiagoan, mendizaleen literaturari. Ikerlan honetan mundu mailan eta Euskal Herrian generoak izan duen bilakabidea aztertzen da. Menditik pasatu dira profetak, Antzinatean, jainkoen bizilekutik jaitsita errebelaziozko mezua zabaltzeko; naturalistak, Errenazimentuan eta Ilustrazioan batez ere, natura ezagutu eta deskribatzeko; Erromantizismotik aurrera, poetak, inspirazioaren nahiz sentimendu intentsitatearen bila; esploratzaileak, lurraldea bereganatzeko xedez; filosofoak, transzendentzia lortzearren; jakitunak, lurraldearen alde material nahiz espirituala interpretatzeko; emakumeak, gizartean pairatzen dituzten bidegabekeriei bisibilitatea emateko; muturreko eskalatzaileak, nazioaren edo norberaren ohorea xerkatzen; mendizale, alpinista eta eskalatzaile apalak, abenturaz eta naturaz gozatzeko. Horiek guztiak aurkituko dituzu honako lan honetan", dio Haritz Monrealek.