-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Proiektu arkeologikoa Cabo Verden
-
Euskal kazetarien artean Adimen Artifizialaren erabilera zalantza etikoek baldintzatzen dute
EHUorkestrak ikasturte honetako entseguak hasiko ditu
Noiz eta non
2017/09/14 2017/09/14, 17:00 - 20:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, irailaren 14an, 17:00etan, EHUorkestrako entseguak hasiko dira UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa). 2017/18 ikasturtean 36 entsegu egingo dira guztira ekainaren 28ra arte. Saioak ostegunero izango dira, 17:00etatik 20:00etara.
EHUorkestran unibertsitateko edozein kidek har dezake parte, baina irekita dago, baita ere unibertsitatekoak ez diren lagunei. Orkestrako musika tresna bat jo eta EHUorkestra Sinfonikoko musikari izan nahi izanez gero, eman izena hemen.
EHUorkestra Sinfonikoa sare hauetako kidea da: European Network of University Orchestras eta Sinergia. Red de Orquestas Universitarias Españolas.