-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Informatikaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/11/02 Noiz arte: 2017/10/31
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ikasturte honetan, 40 urte bete dira Informatikako unibertsitate ikasketa ofizialak estatuan eta, beraz, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean martxan jarri zirenetik. Berrogei urte hauetan, gorantz egin du eta finkatu egin da informatika ingeniaritzako lanbidea; izan ere, digitalizazioak ekarri duen iraultza sozial, industrial eta ekonomikoaren protagonista eztabaidaezina izan da. "Gure ikasgeletatik atera dira aldaketa horiek eragiten eta etorkizun digitala asmatzen ari diren profesionalak. Informatikako 4.000 ingeniarik baino gehiagok jaso dute prestakuntza fakultatean; horietatik milak baino gehiagok euskaraz ikasi dute, eta horiexek sortu dute, hain zuzen ere, euskarazko informatikaren mundua", azaldu du Alexander Mendiburuk, fakultateko dekanoak. "Horregatik antolatu dugu ospakizun hau, 40 urte hauek ikasketei zein lanbideari ematen dieten erabateko heldutasunean oinarrituta. Fakultate honek gure lurraldean eta oro har Euskal Herrian bete duen eta betetzen duen motor funtzioa ospatu nahi dugu".
Informatikaren 40. Urteurrena ospatzeko ekitaldia ostegunean, azaroaren 2an, 18:30etan, Kursaalaren ‘kubo txikian', Donostian, izango da.
Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Ernesto Pimentel, Informatika Ingeniaritzako Zuzendari eta Dekanoen Elkarteko presidentea
Ekitaldian Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Energia, Turismo eta Agenda Digitala Ministerioei aitortza eta esker ona emango zaie.
Oroitzapenezko ekitaldi hau Informatika Ingeniaritzako Zuzendari eta Dekanoen Elkarteak azaroaren 2an eta 3an Donostian egingo duen urteroko Batzar Orokorraren baitan antolatu da. Izan ere, elkarte honek, Espainiako informatikako unibertsitate hezkuntzan esku hartzen duten eragile nagusien ordezkari gisa eta enpresako eta lanbideko ordezkari garrantzitsuenekin elkarlanean, mugarri historiko hau ospatu nahi baitu, alegia, Espainian informatikako unibertsitate ikasketa ofizialak martxan jarri ziren egunaren 40. urteurrena.