Informatika 1977-2017

2017-2018 ikasturtean informatika-ikasketa ofizialen 40. urteurrena ospatzen dugu estatu mailan. Hasieran hiru fakultate baino ez ginen (Donostia, Bartzelona eta Madrid) orain 60 baino gehiago gara. Lanbide berri bat finkatu dugu: informatika-ingeniaritza. Gizarte mailako Iraultza sozial, industrial eta ekonomiko baten protagonista eztabaidaezina da informatika, digitalizazioa ekarri diguna. Euskara ere mundu honetara ekarri dugu. Gure ikasgeletatik atera dira aldaketa hauek gauzatu dituzten profesionalak: 4000 informatikari gure fakultatetik, eta horietarik gutxienez mila izan dira euskaraz ikasi dutenak, informatikaren mundua euskaldundu dutenak. Horregatik guztiagatik antolatzen dugu ekitaldi hau, fakultate hau gizarte honen eboluzioan giza motore ahaltsua izaten ari delako, 40 urteko heldutasun honi gorazarre egiteko.

  • Maiatzak,9: Guifi.net jardunaldia: Leandro Navarroren hitzaldia eta mahai ingurua. UPV/EHU y GuifiNet sareak konektatzeko puntu neutralaren instalazioa.
  • Irailak, 14: "Figuras ocultas" filmaren emanaldia.
  • Irailak, 21: "Mujeres y videojuegos" hitzaldia.

2-3: CODDII elkarteko urteko asanblada orokorra eta Informatika ikasketen 40. urteurrenaren ospakizuna

Ostegunean,arratsaldez: Hitzaldia  eta afaria agintari eta enpresekin  (Kursaal).

Ostiralean, goizez, CODDII asanblada Ada Lovelace aretoan.
  • Azaroak 10-abenduak 22: Argazki-erakusketa: Xabier Artola "Solstiziotik solstiziora, 2016: Amerikan barreanko bidaia baten argazkiak".
  • Azaroak, 23: "La brecha digital de género" hitzaldia.
  • Azaroak. 28-29: Wikipedian informatikataz editatzeko wikimaratoia.
  • Azaroak, 30: "The imitation game" filmaren emanaldia.
  • Abendua: Gabonetako kontzertua.
  • Abendua: Informatika Fakultateko 1977-2017 memoria.

Orri honetan Donostiako Informatika Fakultatean antolatu ditugun ekitaldiak azaltzen dira. Baina estatu mailako beste fakultateek ere ospakizunak antolatu dituzte, CODDIren orrian ikusi ahal izango dituzu horiek


Erreferentziak: