euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Barakaldon izango da Zientzia Clubaren lehen saioa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/09 Noiz arte: 2017/11/08

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 9, 18:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan, Zientzia Clubaren lehen saioa izango da.

UPV/EHUren Zientzia Astearen programaren barruan, Zientzia Club laugarren urtez etorriko da, beste gai eta bakarlari batzuekin. Umorea, musika eta, noski, zientzia; horiexek dira Zientzia Club formularen hiru osagaiak. Ikuskizunean UPV/EHUko adituek gai zientifikoen inguruko hitzaldi laburrak emango dituzte.

Barakaldoko programa hauxe da:

  • Amaia Arregi  (DIPC): "Landare artifiziala"
  • E-makumeak (Informatika Fakultatea):"STEAM MATIZ"
  • Iker Merchan  (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea): "Hombres, Mujeres, Internet & Viceversa"
  • Jon Mattin Matxain (Kimika Fakultatea): "Arraultz Fluoreszenteak"
  • Joseba Zubia (Bilboko Ingeniaritza Eskola) "Invisibilidad. Hacia la capa de Harry Potter"
  • Luis Pastor (Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola) "Kiki, Bouba y otras palabras del montón"
  • Rubén Sierra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikaslea eta Espainiako Famelabeko finalaurrekora iritsia): "Radiaciones por pelotas"

Beste hiru saio izango ditu Zientzia Clubak: azaroaren 10ean, ostirala, Gasteizen; eta azaroaren 11n, larunbata, Bilbon eta Donostian. Sarrera doakoa da, leku kopurua bete arte. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da hiru hiriburuetan.

Informazio gehiago: www.zientzia-astea.eus