-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
EHUk Arabako Campuseko bigarren ikasle-egoitza inauguratuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/10/28
Ordutegia
Asteazkena : 12:00 - 14:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Comandante Izarduy, 21 kalea (Gasteiz)
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) datorren asteazkenean, urriaren
28an, Arabako Campuseko bere bigarren ikasle-egoitza inauguratuko du.
Honek, beste 224 plaza gehituko ditu banakako eta
bikoitzeko ikasgelen bidez, baita ganbara-apartamentuak eta
unibertsitate-etapa ikasteko, elkarrekin bizitzeko eta gozatzeko
pentsatutako espazio berriak ere.
Resak kudeatutako eta
Resa Torres Gasteiz izenpean dagoen egoitzak 5.800 metro karratuko
azalera eraikia du guztira, eta 224 oheko eskaintza du banakako eta
bikoitzeko geletan banatuta. Gainera, konpainiak ostatu-tipologia
berri bat dakar: ganbaretan hiru lagunentzako gaitasuna duten
apartamentuak. Berrikuntza gisa, egoitzak bizikleta-aparkaleku komunak
izango ditu, karga elektrikorako aukerarekin, mugikortasun
jasangarriago baten aldeko apustua indartuz.
Inaugurazioan honako hauek parte hartuko dute:
-Ixone Fernández de Labastida Medina, EHUko Arabako Campuseko errektoreordea.
-Itziar Fernández Villanueva, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko Zuzendaritza zuzendaria.
-Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña, Gasteizko Udaleko 1. alkateordea.
-Borja Rodríguez Ramajo, Gasteizko Udaleko Hirigintza zinegotzia.
-Ana Rosa López de Uralde Gómez, Gasteizko Udaleko Gazteria zinegotzia.
-Marta Sánchez, Resako CEOa.
Aurkezpena amaitzean, bisita
gidatua egingo da Resa Torres Gasteizko guneak ikusteko.