-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
EHUk ‘Bilbotik zerura: unibertsoan zeharreko bidaia’ hitzaldia hartuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/09/17, 20:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Aste honetan CosmoVerse@Bilbao 2026 kongresua hartuko du Bilbok. Nazioarteko erakundeetako 200 zientzialari inguru bilduko ditu, egungo kosmologiaren erronka handienetako batzuk eztabaidatzeko. COST CA21136 – CosmoVerse ekintzaren esparruan antolatuta, eta EHU Quantum Center (EHU QC) eta Ikerbasque – Basque Foundation for Science erakundeen parte-hartzearekin, biltzarrak Hubbleren tentsioa, unibertsoaren hedapen bizkorra, energia iluna eta egitura kosmikoen hazkundea bezalako gaiak izango ditu ardatz.
Kongresu honen baitan, irailaren 17an, osteguna, 20:00etan, Bizkaia Aretoan, ‘Bilbotik zerura: unibertsoan zeharreko bidaia’ izeneko zientzia-dibulgazioko hitzaldia emango da. Hitzaldia Mariam Bouhmadi-López (EHU Quantum Center eta Ikerbasque), Martina Gerbino (INFN Ferrara, Italia) eta Joanes Lizarragak (EHU Quantum Center) emango dute. Hitzaldia jende guztiarentzat zabalik dago.
"Nola dakigu unibertsoa hedatzen ari dela? Eta nola deskubritu dugu, gainera, gero eta azkarrago egiten duela? Hitzaldi honetan Bilbotik unibertsoaren mugetaraino bidaiatuko dugu gure kosmosa ulertzeko modua aldatu duten ideia eta aurkikuntza handi batzuk ezagutzeko. Doppler efektuarekin eta galaxien gorritasunarekin hasiko gara, unibertsoa hedatzen ari dela erakutsi baitziguten. Ondoren, bere haurtzarora begiratuko dugu mikrouhinen hondo kosmikoan zehar, ikus dezakegun argirik zaharrena, eta gaur egungo kosmologiaren misterio handienetako batekin amaituko dugu: unibertsoaren hedapen azeleratua, supernobei esker aurkitua. Bidean Hubbleren tentsioa aurkituko dugu, unibertsoa ulertzeko oraindik falta zaigun pieza bat ezkutatzen ari den hedapen kosmikoaren neurrien arteko desadostasuna ".