euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHUk doktore berriak izendatzeko ekitaldia ospatuko zuen

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/06/02

Ohitura denez, maiatzeko azken ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateko Areto Nagusian (Leioako campusean) doktore berriak izendatzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru Joxerramon Bengoetxea erretorea izan zen. Agustin Azkarate Garai-Olaun Arkeologia katedradunak Lezioa gaia eman zuen. Izenburua: ‘Tutankamonen hilobia eta beste historia arkeologiko batzuk’. Era berean, ekitaldian parte hartu zuten ere Eva Portillo idazkari akademikoak zein Edurne Simon Doktore Eskolako zuzendariak. EHUko Koroak ekitaldiari amaiera eman zion.

Guztira 551 doktore berrik defendatu zuten tesia 2024an, horietatik % 51 emakumeak (280) eta % 49 gizonak (271). Nazioarteko tesi bat irakurri zuten doktoregoko 268 ikaslek (%49), 92 euskaraz aurkeztu ziren eta 30ek industria-aipamena lortu zuten. Ezagutzaren arloari dagokionez, tesien % 29 Zientzietan defendatu ziren, % 18 Ingeniaritza eta Arkitekturan, % 19 Osasun Zientzietan, % 23 Gizarte eta Lege Zientzietan eta % 11 Arte eta Humanitateetan. Azken urteetan EHUn irakurri diren doktore-tesien kopuruak goranzko joera erakusten du; izan ere, azken lau urteetan, % 23 hazi da kopurua: 2021ean 424 tesi irakurri ziren; 2022an, 462; 2023an, 512; eta 2024an, 551.

Ekitaldiko argazki bilduma ikusgai hemen: https://flic.kr/s/aHBqjCgxka