-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zitekek ‘Think Big 2026’ Enpresa Ideia onenak saritu ditu
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
EHUk ‘Unidibertsitate Eguna’ ospatu zuen
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/06/11
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) UniDibertsitate Eguna ospatu zuen. Aurten Arabako Campusa izan zuen egoitza. Ospakizun hori sortu zen Empar Pineda sarien banaketa gauzatzeko. Sari horiek barne hartzen dute LGTBI+ ikuspegia, eta aniztasuna aldarrikatzeko jardunaldi bihurtu da EHUn, helburu argi batekin: genero edo orientazio aniztasuna errespetatuko duen unibertsitatea bultzatzea.
Ekitaldia Gasteizko Letren Fakultatean egin zen. Ikastegiko dekano Belen Bengoetxea Rementeriak ongietorri egin ondoren, omenaldia jaso zuen Francisco Javier Muñoz Fernandezek, sexu dibertsitate ikastaroko irakasle eta zuzendarietako bat, Empar Pineda eta Unidibertsitate epaimahaikide eta denbora luzez egon da fakultatean Queer jardunaldiak antolatzen Fernando San Bartolomerekin batera. Ekitaldian campuseko erretoreorde Ixone Fernandez de Labastida Medinak egon zen ere. Era berean, LGTB ikuspegia gradu eta master amaierako lanetan barne hartzearen 2024-2025 ikasturteko Empar Pineda sariaren VI. edizioko sariak banatu ziren. EHUko Berdintasunerako Zuzendari Maggie Bullenek sarituak aurkeztu zituen.
Amaia Elkano Del Rio (Ikasketa Feminista eta Generoko Masterra) Empar Pineda saria jaso zuen ‘Euskarak bollera izateko bestelako modu bat eskaini dit: Nafar hegoaldeko bollera gazte euskaldunen hizkuntza-praktikak, sozializazioak eta sexilioak’ lanagatik. Miren Guillo Arakistain izan zen haren tutore. “Lanak Nafar hegoaldeko zenbait bollera gazte euskaldunen bizipenak ditu ardatz. Zehazki, emakume gazte horien bizitza-ibilbidean euskararen ezagutzak zein partehartze soziopolitikoak —non euskararen politizazioa presente dagoen— izan duten eragina aztertu nahi izan da, euskararen egoera gatazkatsua izan den testuinguru geografiko batean. Bestalde, beraien herrietatik Euskal Herriko beste hiri batzuetara egin dituzten desplazamendu fisikoen (eta sinbolikoen) eragina ere behatu nahi izan da, horrek beraien bollera bizipenetan eta politizazio prozesuetan —euskarari edota transfeminismoari lotutako eremuetan, kasu— izan dituen eraginak aztertuz”. Saridunak "positiboki” baloratzen du jasotako saria. “Garrantzitsua da arau hegemonikoetatik kanpo kokatzen diren gorputz eta bizi-esperientziak balioan jartzea, baita subalternitate egoeran dauden pertsonei ahotsa eta espazioa ematea ere. Horren bidez, munduan egoteko bestelako modu kolektibo batzuk posible direla ikusarazten da. Kasu honetan, sexu-genero disidenteak ez ezik, euskaldunak eta euskal hiztunak ere diren Nafar hegoaldeko bolleren bizi ibilbideak jaso eta erdigunera ekartzea oso lan polita eta esanguratsua izan da".
Bollerak, Tik Tok eta justizia penala
Irene Tavares Vaíllo (Filologia Hispanikoko Gradua. Letren Fakultatea) saria ex aequo jaso zuen ‘Análisis del discurso de odio hacia personas no binarias en TikTok’, ikerlanagatik. Laura Vela Plo izan zen haren tutore. “Ikerketa-lan honek TikTok sare sozialean binarioak ez diren pertsonekiko gorroto-diskurtsoa aztertzen du. Helburu orokorra da kolektibo horrekiko arbuioa adierazteko erabilitako diskurtso-estrategia nagusiak identifikatzea, arreta berezia jarriz erabilitako hizkuntza-baliabideetan, eta diskurtso mota horretan errepikatzen diren ildo tematikoak ezagutzea”. Saridunak "ilusio handiz" baloratu zuen jasotako saria. Eskerrak eman zizkion egindako lanagatik: "Sare sozialetan gorroto-diskurtsoak salatzeak duen garrantzia agerian uzteko eta esparru akademikoan zein sozialean oraindik ere presentzia handiagoa behar duten errealitateetan fokua jartzen jarraitzeko".
Jokin Marin Astralaga (Abokatu eta Prokurako Masterra) saria ex aequo jaso zuen ‘La justicia penal española y su correlación con el sistema de poder sexogénero: análisis jurídico de la mala praxis en supuestos de victimizaciones graves contra miembros del colectivo LGTBIQ+ en Bizkaia’ lanagatik. Idoia Igartua Laraudogoitia eta Oscar Arroyuelo Suarez izan ziren haren tutoreak. Lanak "Espainiako justizia penalaren eta sexu-genero boterearen sistemaren arteko korrelazioa aztertzen du, 2021etik aurrera Bizkaian LGBTIQ+ kolektiboko gizonen aurkako biktimizazio larrien (bizitzaren aurkako delituak) kasuetan jardun judizialean zentratuz. Bilboko instrukzio-epaitegiek kausak hasiera batean artxibatu zituzten espedienteen analisian oinarritzen da ikerketa, heriotzak naturaltzat oker sailkatu zirelako". Saridunak "esker on eta emozio handiarekin" jaso zuen saria. “Errekonozimendu pertsonalaz gain, berdintasunaren, aniztasunaren eta pertsona guztien eskubideen alde lan egiten jarraitzearen garrantziaren babes gisa ulertzen dut”. Gainera, jasotako errekonozimendua "sistemaren disfuntzioen eta irregulartasunen ondorioak jasan dituzten zuzeneko eta zeharkako biktima guztiei eskaintzen diet, gehiegitan, erakundeek berek biktima horiek berriro biktimizatu dituzte, babestera deituta. Haiek izan dira beti nire lanaren arrazoia eta ikertu, salatu eta aldaketak proposatzera bultzatu nauen motorra. Horregatik, sari hau beraiei ere badagokie: borrokan, ahotsa altxatzen eta justizia eskatzen jarraitzen dutenei, bidean aurkitutako zailtasunak gorabehera ".
Empar Pineda Saria banatu ondoren, Joana Arguiñano Rojok, Haizea Lekue Gilel, Irati Perez Urbinak eta Maialen Molinuevo Galisteok UniDibertsitatea VI. Film Laburren Lehiaketako sari jaso zuten ‘Hablemos de amor’ film laburragatik. Bigarren saria aldiz ‘Cosas de chicas’ lanak jaso zuen. Egileak: Gabriela Gomez, Naiara Gallego, Irati Marquez, Nahia Marron, Joane Lozano eta Olaia Ortiz.
EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreorde Marian Iriarte Ormazabalek eman zion amaiera ekitaldiari. Jarraian Mitxel Santamarinak ‘Marica de Gernika’ izeneko bakarrizketa eskaini zuen.
