euskaraespañol

Redes sociales campusa

EHUko Unibertsitate Orientaziorako azoka, Gipuzkoan hasiko da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/01/31, 09:00

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Bihar larunbata, urtarrilak 31, 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Unibertsitate Orientaziorako Azoka-EHUazoka egingo du Gipuzkoako Campusean, Donostian. EHUazoka aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2026-2027 ikasturtean eskainiko dituen graduko zein graduondoko ikasketak ezagutzeko. Aurten, gainera, graduondoko stand espezifikoa jarriko da, prestakuntza-eskaintza osoari buruzko informazioa ezagutzera emateko. Masterrei eta EHUren etengabeko prestakuntza-eskaintzari buruzko informazio-saio orokorra ere egingo da edizio bakoitzean.

Joxerramon Bengoetxea errektoreak bisitatuko du azoka larunbatean, Juana Goizueta Gipuzkoako Campuseko errektoreordearekin eta Ikasle eta Konpromiso Sozialeko errektoreorde Asier Blasekin batera. Errektoreak adierazpenak egingo ditu 12:15etan, Ignacio Mª Barriola zentroko atondoan (Elhuyar plaza, 1. Donostia).

EHUazokan fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio-saioetara joateko. Plazak agortu arte egongo da zabalik informazio-saio bakoitzeko izen-ematea, hurrengo orrialdean.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak

Gipuzkoaren ostean, EHUazoka otsailaren 7an Arabako Campusean eta otsailaren 14an Bizkaiko Campusean izango da.