Korrika 2026

24. Korrika (2026)

EHU KORRIKA!

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Helburu ditu euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartu eta babestea.

KORRIKAren 24. edizioak Euskal Herria zeharkatuko du martxoaren 19tik 29ra, eta EHUren hiru campusetatik hurbil igaroko da.

EHUk 24. KORRIKArekin bat egiten du, eta komunitate osoari KORRIKAn parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dio, EHUn ere Euskara garela lau haizetara zabaltzeko.

 

EHUren Km orokorrak

    Donostia  
Martxoak 25 1755/56.
km-a
Tolosa Hiribidea 77 12:30
    Getxo/Leioa  
Martxoak 26 2164. km-a Makaleta Etorbidea 35 11:50
    Gasteiz  
Martxoak 27 2639. km-a Araba Kalea 33 21:38
    Bilbo  
Martxoak 29 3418. km-a Plaza Eliptikoan (metro irteeran) 11:30

 

Ikastegien Km-ak

       Donostia
Martxoak 25
   
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Atala 1717. km-a                Antso Jakituna Hiribidea 33 11:27  
Psikologia Fakultateko eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako langile eta ikasleak 1757. km-a Tolosa Hiribidea 120 12:42

 

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa eta Informatika Fakultatea 1758. km-a Tolosa Hiribidea 184 12:44  
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea eta Kimika Fakultateko langile eta ikasleak 1759. km-a Tolosa Hiribidea (Gasolindegi hasiera) 12:46  
         
   

Leioa
Martxoak 26

   
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea 2187. km-a Estartetxe Kalea 11 12:43  
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea 2188. km-a Iparragirre Etorbidea 2 12:44  
         
    Gasteiz
Martxoak 27
   
Letren Fakultatea eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola 2617. km-a A-3102 Km4 20:46  
Farmazia Fakultateko eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko langile eta ikasleak 2620. km-a Portal de Lasarte Kalea 71 20:59  
         
    Bilbo
Martxoak 29
   
Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusia 3344. km-a Bilbao-Plentzia Errepidea 7:40  
Bilboko Hezkuntza Fakultatea 3349. km-a             Agirre Lehendakaria (Sarriko Ikastegiko sarrera parean) 7:45  

 

Animatu eta parte hartu!! EHUn EUSKARA GARA!!

 

Ikastegiek antolatutako ekimenak

Gipuzkoako Campusa:

  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean: Martxoaren 25ean, Korrika heldu aurretik, Kalejira HEFA II-ko sarreratik HEFA I-era. Tabernan hamaiketakoa musikarekin.
  • Informatika Fakultatean: Erakusketa Korrikaren edizioetako materialarekin, petoak, etab.

Bizkaiko Campusa:

  • Leioan: Mural ibiltaria martxoaren 18tik 24ra
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Bilboko Hezkuntza Fakultatea eta Arte Ederren Fakultateek antolatuta: Leioako Mikel Laboa plazan, martxoaren 24an goizeko 11:00tatik aurrera, Korrikaren stand-a arropa eta dortsalekin, Dreyky DJa, Korrikaren murala...  
  • Unamuno Ikastetxe Nagusian:  Martxoaren 26an Txaranga 19:00etan eta mural ibiltaria

Arabako Campusa:

  • Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean:
    • Norberaren argazkiak KORRIKAn: Fakultateko kideek aurtengo edota aurrerko urteetako KORRIKA edizioetan ateratako argazkien erakusketa. 
    • Kalejira Fakultateko plazan martxoaren 24an 13:15tan.
    • KORRIKA zuzenean Fakultateko atariko pantailan martxoaren 23tik 29ra. 

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak antolatutako ekimen hauetan parte hartzen dutenen artean ELKAR txartelak eta KORRIKA produktuak zozketatuko dira.