-
EHUko bi ikertzaile gazte saritu ditu Espainiako Patenteen Bulegoak
-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Unibertsitate irakasle izateko deialdi berri bat
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
Elikadura zentzuduna
María Puy Portillo katedradunak, Javier Urra psikologoarekin batera, liburu bat aurkeztu dute zer eta nola jaten dugun ulertzeko
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/06/15
Zergatik jaten dugu? Nola jaten dugu? Horiek dira ‘Alimentación sensata: Ciencia y nutrición para entender cómo y por qué comemos’ liburuan (Diaz de Santos argitaletxea) erantzuna jasotzen duten galeretako batzuk. Liburu hori María Puy Portillo Baquedano Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradunak eta Javier Urra Portillo Psikologiako doktoreak idatzi eta Madrilgo Liburu Azokan aurkeztu zuten.
Elikadura eta psikologia, itxuraz, oso adar desberdinak dira. Baina errealitatea da uste baino askoz ere lotuago daudela, erabaki, ohitura eta bulkada bakoitzean elkarri lotzen baitzaizkie.
Gose emozionala, ordainsari zirkuituak, elikadura-jokabidearen nahasmenduak, motibazioak, oroitzapenak, emozioak… Hainbat faktorek eragiten dute nola, zer, zenbat eta noiz jaten dugun. Faktore ikusezinak, askotan inkontzienteak, janariarekin dugun harremana egunero moldatzen dutena.
Liburuan elikaduraren funtsezko alderdiak deskribatzen dira, dimentsio psikologikoa barne, gure izaeraren isla gisa ulertua. Kapituluetan hainbat gai garatzen dira, hala nola ‘Jangalea, gosea eta asetasuna’,‘ Emozioak eta elikadura portaera’, ‘Janariarekiko mendekotasuna’ edo ‘Dieta eta osasun mentala’. Horrez gain, beste atal batzuk dedikatu dizkiote honako gai hauei: ‘Kultura eta gizartea’, ‘Elikadura ohiturak aldatzeko prozesua’ edo ‘Gizentasuna, elikadura nahasmenduak eta gorputz irudiaren pertzepzioaren nahasmenduak’.
“Gizakia izaki konplexua da, eta, batez ere, emozionala. Horrenbesteraino eragiten dio gure egoera mentalak gure elikadurari... edo, benetan, elikadura burmuinera sartzeko atea da?” Argitalpen hau dilema hori konpontzen saiatzen da.
Informazio osagarria
María Puy Portillo Baquedano
Farmaziako doktorea Navarrako Unibertsitatean. Nutrizioko eta Bromatologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ikertzaile nagusia euskal unibertsitate sistemako Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldean. Carlos III.a Osasun Institutuko Fisiopatologia eta Nutrizioko Ciberreko zuzendari zientifikoa. Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko Arlo Kardiobaskularreko, Arnasketako eta Metabolikoko koordinatzailea. Nutrizioko Espainiako Sozietateko presidentea da (2018-2022), eta Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren Batzorde Zientifikoko kidea (2019-2023).
Javier Urra Portillo
Psikologian doktorea, Klinika eta Forentse espezialitatearekin. Osasun Zientzietan doktorea. Pedagogia Terapeutikoko irakaslea. Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzan eta Madrilgo Adingabeen Epaitegietan borondatezko eszedentzian dagoen psikologoa. Psikologia Juridikoko Elkarte Iberoamerikarreko enbaxadorea. Psikologia irakaslea (U.C.M.). Espainiako Psikologia Akademiako akademiko osoa. Siena Ikasgelako Eskolako Osasun Mentalaren Behatokiko Batzorde Zientifikoko presidentea. Pequeño Deseo Fundazioko patroia. OCUko kontseilaria. RECURRA-GINSOko Batzorde Gidariko presidentea eta zuzendari klinikoa (haur eta gazteen osasun mentaleko klinika; eguneko ospitalea eta zentro terapeutikoa). Guraso eta Seme-alaben arteko Indarkeria Aztertzeko Espainiako Elkarteko (SEVIFIP) ohorezko presidentea. Idazlea. Tertuliakidea hedabideetan. Adingabearen Lehenengo defendatzailea. Psikologiako ohorezko elkargokidea da, eta San Raimundo de Peñaforteko Gurutzea jaso zuen Justizia Ministerioaren eskutik. Nafarroako Gobernuko Francisco Javier Saria.