-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Emakumearen Nazioarteko Eguna Ingeniaritzan
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/06/23, 12:00 - 13:30
Ordutegia
Astelehena
Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ekainaren 23an, Bilboko Iingeniaritza Eskolak foro bat irekiko du. Foru horretan irakasleek, teknikariek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek eta ikasleek adierzi ahal izango dute, edozein ekimen, proiektu, jarduera edo kezka, Ingeniaritzan Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Gune irekia izango da, bertan daudenen artean partekatu nahi diren proiektuak, ikerketak eta ekimenak ikusarazteko.
Aisialdiko topaketa, Eskolako Berdintasun Batzordearen laguntzarekin antolatuta, Natalia Alegria presidenteak moderatuta izango da. Bertaratutako guztiei parte hartzeko eta beste emakume batzuei inspiratuko dieten esperientziak partekatzeko aukera emango die.
Ekimen horren bidez, Bilboko Ingeniaritza Eskolak (EIB/BIE) lan-eredu anitza eta inklusiboa eskatzen du, eta gazteen artean STEM bokazioa (Science, Technology, Engineering, and Mathematics) sustatzearen alde egiten du. Hau da, jakin-mina, sormena, arazoen ebazpena eta pentsamendu kritikoa sustatzea, horiek guztiak funtsezko ezaugarriak baitira, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren arloetan moldatzeko.
Natalia Alegriak dioenez, “bigarren urtea da, besteak beste, Berdintasun Batzordeak egiten duten lana baita INGENIATUZ proiektuak ere zabaltzeko asmoz egiten dena
Women 's Engineering Society (WES)
Ekainaren 23an ospatzen da Ingeniaritzako Emakumearen Nazioarteko Eguna. Data hori Erresuma Batuko Women 's Engineering Society (WES) elkarteak ezarri zuen 2014an, emakumeek ingeniaritzan egindako ekarpenak aitortzeko eta ospatzeko, arlo horretan emakumeen parte-hartzea sustatzeko, eta genero-berdintasunaren alde egindako borroka eta gizartearen aurrerapen teknologiko eta zientifikoan duen funtsezko eginkizuna nabarmentzeko.