euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Etorkizuna Eraikiz Foroa: Nolakoa izango da hurrengo belaunaldien etorkizuna?

Noiz eta non

2023/02/28, 18:30

Kokapena

Ganbara aretoa - Kursaal Kongresu Jauregia
Zurriola 1. -20002- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, otsailaren 28an, 18:30ean, Donostiako Kursaal-eko Ganbera Aretoan, Etorkizuna Eraikiz Foroaren hirugarren jardunaldia ospatuko da, izenburu honekin: ‘Aurrerabidea eta ongizatea eztabaidagai: Nolakoa izango da hurrengo belaunaldien etorkizuna?’. Topaketan Albert Fert ikerlaria eta Fisikako Nobel saridunak eta Cristina Monge politologo eta Zaragozako Unibertsitateko irakasleak hartuko dute parte.

“Ongizatearen eta etengabeko hobekuntzaren paradigma nagusi izan da gurean, gutxienez XX. mendearen bigarren erditik aurrera. Hamarkadetan zehar egikaritu eta bizi izandako joera, ordea, egun kolokan egon daitekeela geroz eta zabalduago dagoen ideia da. Benetan belaunaldi gazteenek etorkizun ilunagoa al dute beren gurasoek baino? Zer esan nahi du aurrerabidearen lerro zuzena eteteak? Zein da ongizatearen paradigma gazteentzat? Honek zein inplikazio izan ditzake herri batentzat? Galdera horiei eta beste batzuei erantzunez, hausnarketa egin nahi da etorkizunera jorratzeko bideez eta ongizateaz.”

Etorkizuna Eraikiz Foroa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean burututako ekimena da.

Argibideak eta izen-ematea