-
Unibertsitate irakasle izateko deialdia ireki du gaur EHUk
-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
Euskal Herriko Unibertsitatearen eragina euskararen garapenean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/11/20, 11:00
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Eguna dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztuko du euskararen erabileraren dinamizatzaile gisa egin duen lanaren balantzea, bai hezkuntza-arloan, bai arlo profesionalean eta sozialean. Prentsaurrekoan euskarak hainbat artotan izan duen bilakaerari buruzko datuak emango dira: eskaintza akademikoa, unibertsitateko pertsonalaren euskalduntzea, liburuak eta material didaktikoa, lexikografiari emandako bultzada eta artikulu zientifikoen argitalpena, eta baita euskararen erabilera sozialaren hedapena ere.
Prentsaurrekoan izango dira:
- Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
- Junkal Gutiérrez, UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
- Itziar Laka, Euskara Sustatzeko zuzendaria