-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
Gladys Sariaren IV. edizioaren aurkezpena
Noiz eta non
2024/04/26, 10:00
Kokapena
Prentsa aretoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoa Plaza. -20004- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
PUNTUEUSek, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoak, Danobatgroup industria-taldeak eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzak, Gladys Sariaren laugarren edizioa aurkeztuko dute prentsaurrekoan, apirilaren 26an, goizeko 10:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa aretoan, Donostian.
4.000 euroko laguntza eskainiko du ingurune digitaleko emakumeen ibilbidea saritu eta proiekzioa sustatu asmo dituen sariak.
Gladys Sariaren laugarren edizioaren aurkezpenean Nerea Isasi Bedayo, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasuneko foru zuzendaria, Lorea Arakistain Aizpiri PUNTUEUSeko marketin zuzendaria, Olatz Arbelaitz Gallego UPV/EHUko Informatikako Fakultateko Berdintasun Batzordeko kidea, eta Danobatgroupeko ordezkari bat egongo dira.