euskaraespañol

Redes sociales campusa

Prentsaurrekoa: Gladys Sariaren II. edizioaren aurkezpena

Noiz eta non

2022/05/04, 10:30

Kokapena

Prentsa aretoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoa Plaza. -20004- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzaren 4, 10:30etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa aretoan, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak, PUNTUEUSek eta Danobatgroup industria-taldeak Gladys Sariaren bigarren edizioa aurkeztuko dute prentsaurrekoan.

Sari honek ingurune digitaleko edozein arlotan lan egiten duten emakume gazte berritzaile eta euskaldunak bilatzen ditu, mundu teknologikoan erreferente berriak sortzeko eta gazteen artean STEAM bokazioak sustazeko asmoz.

Aurkezpenean izango dira:

-Miren Elgarresta Larrabide, Gipuzkoako Berdintasuneko foru zuzendaria

-Olatz Arbelaitz Gallego, UPV/EHUko Informatikako Fakultateko Berdintasun Batzordeko kidea

-Lorea Arakistain Aizpiri, PUNTUEUSeko marketin zuzendaria

-Iker Usabiaga, Danobatgroupeko gestio sozialeko zuzendaria

*Online: https://gip.eus/prentsaaretoa