euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio berria, Eibarren

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/10

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean 2024-2025 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian ospatu zen. Ekitaldi horretan, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako XI. Graduko 60 ikasle tituludunek diplomak jaso zituzten. Juana Goizueta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Iker Laskurain Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Alain Ulazia Eibarko ataleko koordinatzailea eta Luis Uriarte Teknikerreko zuzendari nagusia ekitaldiaren buru izan ziren. Dantza erakustaldi batek ekitaldiari amaiera eman zion.