euskaraespañol

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia Nazionala

Graduazio Ekitaldia: Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus Masterra (ECT+)

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/07/18, 11:30

Kokapena

Plentziako Itsas Estazioa (PIE)
Areatza Pasealekua. -48620- Plentzia (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiral honetan ospatuko da Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus Masterraren (ECT+) Graduazio Ekitaldia Plentziako Itsas Estazioan (EHU). Ekitaldi berezia izango da, EHUko errektorea Joxerramon Bengoetxea bertan izango baita. 

Ekitaldia 11:30etan hasiko da, Stefania Gorbi irakaslearen hitzaldi nagusiarekin: “Emerging pollutants and new toxicological risks for marine organisms”. Ondoren, diplomak eta aitortzak banatuko dira: 

Elsa Heme ikasleari aitortza egingo zaio, euskararen A1 maila lortu duelako. 

Feli Olivares-i ere omenaldia egingo zaio, ECT+ programako administratzaile ohi gisa egindako lanagatik. 

Halaber, Master Tesi onenaren eta Ikasle Onenaren sari bereziak emango dira. Eguna talde argazkiarekin eta agur bazkari informalarekin amaituko da.  

Ekitaldi osoa streaming bidez jarraitu ahal izango da.