-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Gure txokoak: Aintzinako Gurutze Gorriaren sorospen-postua
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/11
Nire leku berezia campusean, Leioan, (polita ez dena) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko anfiteatroaren atzealdean dagoen zelai bat da. Gaur egun hormigoizko zimendu hutsa dena, hamarkadetan zehar Gurutze Gorriaren sorospen-postu bat izan zen. Postu horretan, eta hori bezalako beste batzuetan, gaztaroko ordu asko eman nituen, eta han sortu zitzaidan komunitateari zerbitzua emateko bokazioa, eta Erizaintza ikastera bultzatu ninduen.
Hori da Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintza graduko irakasle Sendoa Bastesterosek aukeratutako lekua.
Nola iritsi: 43°19'43.3"N 2°57'49.7"W
